SAIOAREN AURKEZPENA
Denok dakigunez, heziketa fiskoaren arloa, material zehatz eta espezifikoak behar dituen arlo bat da. Material hauetako asko oso garestiak izan ohi dira beraz oso ohikoa da ikaskuntza zentru askotan beharrezkoa baino material gutxiago izatea, edo materialak jadanik zaharkiturik aurkitzea. Honi aurre egiteko modu bat, material hauteako batzuk material birziklatuekin ordezkatzea da. Honetarako hasiera batean beste helburu bat zuten materialak eraldaketa prozesu batera behartu beharko dira, horrela, material komertzialek beteko luketen funtzio berbera edo gutxienez antzekoa betetzea posible bilakatuz. Material hauen erabilera bultatzen duten aditu eta instituzioen kantitatea asko hazi da azken urteotan eta geroz eta gehiago dira haien klaseetan material hauek erabiltzen hasi diren irakasleak. hala ere, oraindik lan handia dago egiteko gai honen inguran, izan ere, Madrilgo komunitate autonomoko irakasleei bidalitzako galdeketa batek, irakasle hauen %82ak material hauek oso gutxitan erabiltzen dutela agerian utzi zuen.
​
Euskal pilotaren arloan, horrelako materialekin lan egitea oso interesgarria izan zitekeela iruditu zitzaigun, hori dela eta haur gazteentzako saio bat prestatzea erabaki genuen. Saio honetan material birziklatuen oinarritik abiatuz, gazteek euskal pilotaren munduan lehen pausoak ematea lortzea espero da. Saio honetan parte hartzeko ez da beharrezkoa euskal pilotaren munduaren inguruko aurreko ezagutzarik izatea, izan ere edonork ikasteko eta ongi pasatzeko diseinatuta baitago zure pilotari maila dena delakoa izanda.
​
Saio honen egitura ondorengoa izango da:
Lehenik haurrak taldetan banatu eta erabiliko diren materialak nola eraiki azalduko zaie, denon artean material hauetako batzuk eraikiko ditugu, nahiko errazak dira eskulan hauek haurrentzako arriskurik ez egoteko. Ondoren bein sorkuntza prozesua amaitu ostean 2 orduko saio bat izango dute. Bertan beraiek sortutako materialak erabiliz ariketa desberdin ugari egingo dituzte. Ariketa hauek haurren dibertimendua bilatzen dute modu dibertigarri batean ikastea ere posible dela erakusteko.
Denbora itzela igaroko dute eta gainera Euskal Pilota munduan pixkabat gehiago murgilduko dira, horrez gain, material birziklatuenganako kontzientzia handituko dute, izan ere haiek sortutako materialekin lan egiteak aurretik bizi ez duten esperientza eta sentimenduak azaleratuko baitizkie birziklatzearen garrantzia agerian utziz beraien bizitzetan.
​
​