GUK SORTUTAKO MATERIALAK
Saio hau aurrera eramateko zenbait material sortu ditugu material birziklatuetatik habiatuz, horrela saioa dibertigarria izateaz gain, ingurumena mantentzearen garrantzia azpimarratzen dugu.
ZESTA PUNTA
Erabilitako materialak:
- Lixiba pote bat
- Guraizeak
- Boligrafo bat
​
Nola egin:
Lehenengo lixiba potea ustu behar da. Ondoren, lana errezteko boligrafo batekin Iixiba potetik moztu behar duzun zatia markatu behar duzu. Azkenik , guraizeak erabiliz boligrafoarekin moztutako zatia moztu behar duzu. Argazkiko forma lortu arte.
​
PILOTA
Erabilitako materiala:
- Gomazko pilota txiki bat
- Artilea
- Esparadrapoa
- Guraizeak
​
Nola egin:
Lehenengo esparadrapo zati txiki bat erabilita artilea pilotara itsasi behar duzu. Ondoren, pilota guztia artilez inguratu behar duzu. Artilea oso ongi tenkatu behar da bestela pilota ondoren ez du pumparik egingo. Azkenik, guraizeak erabiliz esparadrapo zatiak moztu eta artileraren inguruan itsasi behar dira pilota osoa inguratu harte. Pauso honetan ere esparadrapoa ongi tenkatu behar da.
​
​
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=PW0p1GffcYQ&t=2s
​
​
​
PALA
Erabilitako materiala:
- Kartoia
- Arkatz bat
- Guraizeak
- Goma elastikoa
- Plater bat
- Esparadrapoa
Nola egin:
Lehenengo, platerra kartoiaren gainean jarriko dugu ( platerra buruz behera jarri ) eta arkatza erabiliz platerra "kalkatuko" dugu. Gero, arkatza erabiliz bi zulo egingo ditugu kartoiaren erdian gutxi gorabehera eta guraizeak erabiliz lehen arkatzez markatutako zatia moztuko dugu. Prozesu hau hiru aldiz errepikatuko dugu. Ondoren, esparadrapoa erabiliz kartoi hiru zatiak itsasiko ditugu bata bestearen gainean ( zuloak koinziditu behar dute ), eskura izanez gero zatien artean egurrezko xafla fin bat sartzea komenigarria da palari egonkortasuna emateko. Azkenik, goma moztu eta bi zuloetatik sartuko dugu. Hau egin eta gero, zuloan sartutako gomen muturretan korapilo bat egingo dugu zulotik ez atertzeko.
​
​
​
Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=ZM6lENmuJ5c
​
​
​