NOIZ IZANGO DIRA ENTRENAMENDUAK?
Gure entrenamenduak 3 asteetako iraupena izango dituzte eta aste bakoitzean saio bakarra egongo da ( 2 ordukoa ). Beraz apuntatzekotan nahi duzuten astean apuntatu beharko zinateke, izan ere, apuntatzeak soilik aste baterako balio du. Batzuei aste bakarra oso motz gelditzen zaienez,ea 3 asteetara apunta daitezken ala ez galdetzen digute eta erantzuna BAI da; ahala ere ez dugu gomendatzen hori egitea, izan ere, 3 asteetako saioak berdina izango da.
ETA DIRUARI DAGOKIONEZ…?
Gure helburua ez da zenbat eta etekin gehiago atera, baizik eta gero eta jende gehiago pilotan jolasten saiatzea, hori dela eta alde hontatik ez dago arazorik egongo. Eskatzen dizuegun bakarra pertsona bakoitzak 15 euro hilabetero ordaindu beharko dituela da ( frontoiaren alkilerra ordaintzeko, dutxak argia... ). Horretaz gain, entrenamenduetan frontoiaren atarian postontzi bat egongo da, eta entrenamenduekin pozik baldin bazaudete eta nahiko bazenute bertan dirua sartzeko aukera izango duzute.
GUREKIN HARREMANETAN JARRI
Pentsatu ondoren, gurekin entrenatzen eta ikasten hasi nahi baduzue gurekin harremanetan jarri beharko zarete. Horretarako gure webguneen linkak eta posta elektronikoa uzten dizuegu. Webguneen bidez idazten badiguzute "txat" pribatutik egin, berriz posta elektronikotik eginez gero mezu sinple bat bidaliz nahiko izango da.
Posta elektronikoa: ekopilota@gmail.com