top of page
HELBURUAK: FAQ

SAIOAREN HELBURUAK

Saio honen bidez guk nahi ditugun emaitzak lortu ahal izateko, behar beharrezkoa da hasieratik zer lortu nahi dugun zehaztea, hau da, helburu batzuk jartzea. Aurretik aipatu dugu haurrak pixkanaka pilota mundura murgiltzeko asmoa dugula, bai mutilak eta bai neskak, izan ere emakumezkoen pilota indarra hartzen ari da eta oso interesgarria  eta beharrezkoa  litzatekela geroz eta emakumezko gehiago  Euskal Pilota mundura gerturaraztea.  Bestalde, haurrek txikitatik biziklatzearen garrantzai ulertzea nahi dugu izan ere gaur egun mundu mailako arazo bat da eta guztien kontzientziazioa behar da honi aurre egin ahal izateko, baita haur gazteenena ere.

​

Baina hauek ez dira saio honen bidez bete nahi ditugun helburu bakarrak, ondorengoak ere oso garrantzitsuak dierela uste dugu

​

  • ​Norberarenganako konfidantza garatzea ariketa desberdinak egiterakoan.

  • Euskal Pilotako zein beste jarduera fisikotako ariketen bitartez gozatzen ikastea.

  • Bakoitzaren gaitasunak material birziklatuekin egindako ariketetara moldatzen ikastea.

  • Haur guztien partaidetza aktiboa lortzea, berainen joko maila dena delakoa izanda ere.

  • Haurrek tentsioa sor dezaketen egoeren aurrean beraien sentimenduak kontrolatzen ikastea.

bottom of page