top of page

NORTZUK GARA?

Pablo olaizola

PABLO OLAIZOLA

Pablo 5 urte zituenetik esku-pilotaren munduan aritu da. 10 urtez amateur maila batean egon ondoren, 15 urterekin profesional bezala debutatu egin zuen. 2 urtez euskal pilotaren maila altuenean egon ondoren belauneko lesio oso gogor bat jasan zuen eta bertan behera gelditu zen bere profesional ibilaldia. Horren ondorioz, esku-pilotako irakaslea bihurtu egin zen, izan ere, asko maite du kirol polit hau.

Aitor Urrutia

AITOR URRUTIA

Aitor gure xisterako irakaslea da, txikitatik bere herriko plazan jolasten aritu da, nahiz eta inoiz profesionalki hortan ibili izan. Bere aita xisterako Euskal Herriko txapelduna izan zen eta Aitorrek kirol honi buruz dituen ezagutza guztiak berarengandik jaso izan ditu. Magisteritza karrera ikasi zuen eta hau amaitzean Euskal-pilotari buruzko master bat egin zuen. Orain dela 12 urte gure taldera batu zen xisterako irakasle bezala eta askoz gehio izango direla espero dugu.

Mikel Nicolay

MIKEL NICOLAY

Mikel espezifikoki ez da euskal pilotaren entrenatzailea, izan ere, inoiz ez da aritu kirol honen inguruan . Mikelek EHU unibertsitatean ikasi zuen, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako gradua hain zuzen ere. Ikasketa amaitu ondoren, praxiologia motrizaren inguruko hainbat ikerketa egin zituen eta nahiko aditua da alor horretan. Horren ondorioz, bai xistera, bai palan eta bai esku pilotan lantzeko ariketak aztertzen eta diseinatzen ditu.

IMG-20191126-WA0005.jpg

UNAI MARTINEZ

Unai gure pala irakaslea da, eta bere alorrari dagokioez Euskal Herriko adituenetariko bat da. Nahiz eta bere debut profesionala nahiko berandu izan ( 23 urte ) oso ibilaldi intentsoa bizi izan du. Unaik bai banakako bai binakako Euskal Herriko pala txapelketak irabazi ditu baina 42 urterekin bere ibilaldi profesionala bertan behera uztea erabaki zuen. Profesionalki erretiratu ondoren, palari buruzko hainbat kurtso egin ditu eta horrek gure taldera entrenatzaile bezala sartzea ekarri du.

IRAKASLE TALDEA: Equipo
bottom of page