top of page

SAIOAN EGINGO DITUGUN JARDUERA ETA JOLASAK

ZESTA PUNTA

Pilota hartu

Bi talde egongo dira eta talde bakoitza iraila batean antolatuko da. Taldeko batek irailatik pixka bat aldenduko da pilota batekin eta ilarako lehenengo ikasleak legiazko botea izango du. Orduan, pilota dutenek, pilota frontisera botako dute eta zesta punta daukan ikasle horrek pilota hori hartzen saiatuko da bi bote eman baino lehen. Ez badu hartzen berriro hartzen saiatuko da  eta horrela lortu arte.Bi punpa eman aurretik pilota hartzen duen ikasleak, pilotara botatzera joango da eta pilota botatzen zegoen iksalea ilaran jarriko da. Ilarako ikasle guztiek pilota bi punpa eman aurretik hartzen badute, talde hori irabaziko du.

PALA ETA ESKU-PILOTA

Harrapaketa

Ariketa honetan bi talde egongo dira, bat pilotara frontisera botatzeko eta beste bat errestoa egiteko. Ikasle batek puntu konkretu batetik pilotara frontisera botako du eta beste ikasleak erresto ona egiten saiatuko da. Atzeko aldean bi kono egongo da. Ikasleak errestoa ona egiten badu, sakea egin duen ikasleak errestoa egin duena harrapatu beharko du atzeko kono bat ukitu bainho lehen. Baina errestoa txarra izaten bada, alderantziz izango da, hau da, errestoa egin duen ikasleak sakea egin duena harrapatu beharko du konoa ukitu baino lehen. Bi taldeek rol ezberdinak probatu eta gero ariketa berdina egingo da baina palarekin.

SAIOA: Inventario

PILOTA

eliminatoria

Bi bikote egongo dira eta zelaia lau zatitan banatuko da. Bikoteek frontisera begira jarriko dira eta ezingo dute atzera begira. Atzean, beste ikasle bat jarriko da, pilota batekin. Ikasleak pilota frontisera botako du eta pilota karratu batean eroriko da. Orduan, bikote batek pilota erori den karratuan sartu beharko dira eta beste bikoteak pilota erori den karratutik atera beharko dira. Ikasle batek, pilota erori den karratuan sartu behar bazen eta ez bada sartzen, eliminatu egingo da, eta alderantziz ere bai, karratutik atera behar bazen eta ez bada atera eliminatu egingo da.

ZESTA PUNTA

beisbol

Beisbol bezala izango da, baino bate batekin jokatu ordez zesta puntarekin jokatuko da. Bi talde egongo dira. Zesta punta daukan ikasleak sakea frontisera egingo du, ona egiten badu korrika baseetara egin ahalko du. Txarra egiten badu beste bi saiakera izango ditu. Arauak beisboleko berdinak dira. Talde guztia eliminatzean, rolak aldatuko dira.

SAIOA: Inventario

ESKU-PILOTA

partidua

Oraingo honetan partidu bat buruz-buru jokatuko dute ikasleek 3 puntura zehazki. Baina aldaera bat egongo da: ikasleek pilota kolpatu ordez, hartu eta bota egingo dute.

GOMAZKO PALETA

eremuak

Ilara batean jarriko dira ikasleak eta frontisean 4 eremu sortuko dira. Lehenengo ikasleak pala eskuan duela, frontisera pilota botako du eta eremu batera emango dio. Orduan, hurrengo ikasleak frontisera ere botako du pilota baina lehenengo ikasleak bota duen eremura ezingo dio eman, beraz, 3 eremu geldituko zaizkio. Hirugarrenak rol berdina jarraituko du, hau da, berari 2 eremu geldituko zaizkio kolpatzeko. Horrela hurrenez-hurren. Eremu guztietara ematean amaituko da ariketa.

SAIOA: Inventario
bottom of page